Beti-Jai Jatetxea

  • antigua barra Beti Jai. 1941
  • desde la plaza de Aoiz
  • carrera de patines en Aoiz
  • en los años 70
  • en los años 90
  • el restaurante en la actualidad

Beti-Jai Jatetxea 1941. urtean Iturri-Huerta familiak sortutako Landa Hotel Gastronomikoa da. Bere hastapenetatik, familiak berak eraman du aurrera, haien etengabeko ahalegin eta arreta bereziari esker. Hori dela eta, Foru Erkidegoko ostalgintzaren kokagune ospetsua bihurtzea lortu dute.

Jatetxearen sorreratik, Beti Jai-k lan handia egin du menu gastronomiko bikaina eskaini ahal izateko. Gure ohiko edo betiko sukaldaritzak gastronomiako azken joerei jarraitzea eta zapore berriei egokitzea lortu du, beti ere bere kutsua galdu gabe.

Betiko sukaldaritza eta sukaldaritza berritzailearen nahasteari esker, jakiak dastamenerako gozamena izatea lortu dute. Beti-Jai Erresumako Jatetxeen Elkartearen kide da. Elkarte hori, Foru Erkidegoko puntako guneek sortua izan da, eta Nafarroako Goi Sukaldaritza bultzatzeko xede du.





70 urte historia

1
1941

Crescencio Iturri eta Maria Urtasun, Aurizberrin jaioak, 1941. urteko otsailean Agoitzera etorri ziren, eta plazako taberna zaharra erosi zuten. Urte horretan bertan, Beti-Jai sortu zuten.

Haien seme nagusiena, Martin Iturri, familiako negozioan lan egiten geratu zen eta 1971. urtean Maria Dolores Huertarekin ezkondu zen eta askari eta hamaiketakoak egiten hasi zen tabernan.

2
70 eta 80-eko hamarkadak

70. hamarkadaren erdialdean, eraikuntzaren lehen eta bigarren solairuak erosi zituzten, izan ere, urte horien bitartean etxebizitzak izan ziren. 80 pertsonendako harrera eta 7 logela zituen lehenengo jatetxea eraiki zen, eta horrela, hostala sortu zen.

1985. urtean bigarren aldiz handitu zuten, eta ondoko etxebizitza erosi zuten. 7 logela gehiago eraiki zituzten eta baita 120 pertsona gehiagorentzako jangela sortu ere.

3
90. hamarkada

90. hamarkadako azkeneko epean, herriko ostatu zaharra erosi zuten eta, azken aldiz, handitu zuten, 180 pertsona gehiago hartzen zituen gela bat zabalduz. Hostalean 6 logela gehiago egin ziren.

4
Azken eraberritzea

2005. urtean instalazioak erabat eraberritu egin ziren, bai kafe-taberna, bai logela zaharrak. Aldi berean, haurrentzako txokoa sortu zen eta dantzaleku bat eraiki zen ospakizun eta jaietarako.